Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 15 pellorubio txillarre 2012Pello Rubio “Txillarre” elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratian. Arnaldo Otegiri buruz aritu dira berbetan batez ere. Rubiok asteburuan egin dio kartzelatik irten aurreko azken bisita kartzelan, Arnaldo Otegiri. Jesus Egiguren Euskadiko sozialisten presidente-ohiarekin batera izan da Logroñoko kartzelan. (audioa dauka)

Pello Rubiok Euskadi Irratiko Faktoria saioan jakinarazi duenez, Arnaldo Otegi espetxetik ateratzeko irrikitan aurkitu du. Otegik kartzelan daraman ia zazpi urtetan hilabetero joan zaio bisitan Peio Rubio, eta kartzelatik irten aurreko azken bisitan Jesus Egiguren izan zuen lagun asteburuan. Hala, Txillarre baserrian behin baino gehiagotan batu ziren hiru lagunek egin zuten bat Logroñoko espetxean. Rubioren berbetan, gaurkotasun politikoa gertutik jarraitzen du Otegik eta "informazio asko" duela ere kontatu du.

•Entzun audioa:

Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza