Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 11 herri people eitb apostua mendaro MikelRamirez IbonGorputzaren mugak gertutik ezagutu dituzten hainbat lagun elkarrizketatu ditu Ibon Gaztañazpi kazetariak Herri People telebista saioko azken atalean. Mendarora ere egin zuen bisita, Unai Salegi eta Mikel Hernandez probalariak elkarrizketatzeko, elkarren aurka joan den urrian jokatu zuten apustu bitxiaren harira. (bideoa dauka)

Jon Beloki goi mendizalea, Slackline egiten duten Ibarrako Manso anaiak, fitnessean aritzen den Alejandra Ispizua bermeoarra, Txomin Arana motorzalea, Jon Treku boxeolaria, eta beste hainbat kirolarirengana jo du Jon Gazpañazpik “soina topera” jartzen duten lagunen bila, gorputzaren mugak ezagutu eta ezagutarazteko asmoz. Horien artean, butanoa bizkar gainean eramanda apustua egin zuten Unai Salegiren eta Mikel Hernandezen bizipenak jaso ditu ETB1eko Herri People saioan. 

2016 02 11 herri people mendaroarrak

Plaentxiarrak eta mendaroarrak Gaztañazpiri azaldutakoaren arabera, parranda batean mingaina berotzearen ondorioz sortu zen apustu bitxia bezain gogorra. Hasteko, Mendaroko udaletxetik irten ziren korrika. Lizarpe gainera arte dauden bost kilometroak antxitxika egin ostean, Lizarpe gainean, kana erdiko bi enbor ebagi zituzten. Egurrak moztu ostean, butano bonbona bizkarrean hartu eta Lizarpetik Gantxipixako tontorreraino eraman behar zuten 26 kiloko butano bonbona. 56 minutu behar izan zituen Hernandezek eginbeharreko lanak amaitzeko. Salegik, berriz, tontorrerako azkeneko maldan laga zuen proba, hauspoa beteta. Hospitalera eraman zuten zuzenean eta lau egun pasa zituen ingresatuta, ondorengo bideoan azaltzen duen moduan. 

∞Lotura duten albisteak:

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza