Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 17 albiste ikusienak 2021 argazkiakGuztira 1300 albiste inguru argitaratu dira barren.eus-en 2021. urtean, eta ikustaldi gehien izan dituztenak zerrendatzen dira jarraian.

Herritarren interesa piztu duten hogei albiste ikusienak batu ditugu ondorengo zerrendan:

 

 • 374.271 bisita izan ditu barren.eus-ek 2021ean
Google Analytics neurgailuaren arabera, barren.eus webguneko 84.113 erabiltzaileek 374.271 sesio egin dituzte 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, horrek esan nahi du egunean, batez beste, 1.025 bisita izan dituela webguneak. Eginiko bisitetan 686.248 orri ireki zituzten herritarrek 2021ean; egunean, batez beste, 1.880 orri. Gainera, erabiltzaileek, batez beste, minutu bat eta 45 segundo igaro zituzten webgunera egindako bisita bakoitzean.

2020ko datuei erreparatuz gero, %12 egin dute behera saioek, 2020an 425.362 sesio egin baitzituzten webguneko erabiltzaileek. Aldiz, 2019ko datuekin alderatuta, apur bat gora egin du bisita kopuruak (%1). Pandemiak audientzia datuetan izan zuen eragina nabarmendu behar da. Tokikom-eko webgune guztiek hazkunde handia izan zuten 2020an, tokiko albisteei inoiz baino balio handiagoa eman zieten-eta herritarrek. 2021eko datuak ez dira orduko zifretara heldu Tokikomen batzen diren gainerako toki komunikabideetan ere.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza