Euskal Telebistak Zurekin Bat! lehiaketa jarriko du martxan, ETB1en, irailetik aurrera, eta bertan parte hartzeko lehiakide bila ari dira.
Lehiaketa, funtsean, galdera-erantzunak formatuko saioa dela aurreratu dute Euskal Telebistatik. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar; helburu nagusia egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa eramatea izango
da. Taldekideek (familia, koadrila, lankideak, pisukideak, kirolari taldeetako kideak...) haien jakituria neurtzeko aukera izango dute. Lehiaketa astelehenetik ostegunera, izango da ikusgai. Izena emateko 618 55 34 23 telefono zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da.