Mikel Etxanizek eta Eire Vilak irabazi dituzte Errigorako otarrak elurretako argazkiak BARRENera bidaltzeagatik

Barren.eus 2021ko urt. 11a, 16:46

Elur zale eta mendizale faltan ez gaude Elgoibarren eta Mendaron. Elurretako argazkiak eskatu zituen BARRENek eta 110 lagunen argazkiak jaso ditugu. Batzuek gainera argazki sortak bidali dizkiguzue eta denak igo ostean ia 500 argazkiko bilduma osatu dugu.

Ez dakigu 'Bella' eta 'Filomena' ekaitzek 2021 hasieran ekarritako elurteak azken urteetako handienak izan diren ala ez, baina esan dezakeguna da xehetasun osoz gogoratuko ditugula argazkion bidez. 

Argazkiak bidaltzen zenituztenen artean Errigorako bi otar zozkatuko genituela agindu genuen, eta Eire Vila eta Mikel Etxaniz izan dira sarituak. Nahi duzuenean pasa zaitezkete BARRENen bulegotik otarrak jasotzera, edo jarri harremanetan gurekin 688 634 044 zenbakira deituta edota Whatsappa bidalita.
Oraingoan herriguneak zuritu ez arren, elur asko bota du tokirik garaienetan eta argazki ikusgarriak atera dituzte herritarrek Elgoibar eta Mendaro inguruetako mendietan eta baita Euskal Herriko mendirik ezagunenetan ere. Mila esker guztioi parte hartzeagatik. Hona hemen bilduma:

2021 01 11 Eire vila Akillar tontorra JA