Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 12 21 usatorre hitzeetik hortzera elgoibar andoniegana mirenamurizaBertsolarien ohiko elkarlekuetako bat da Elgoibarko Usatorre taberna, eta Hitzetik Hortzera bertsolaritzari buruzko saioak bertan batu zituen Andoni Egaña eta Miren Amuriza, oholtzatik kanpoko mila faktoreri buruz berba egiteko: bidaiak, fakturak, agenda hutsak...

Zer da sortzetik bizitzea, zein da bertsolari autonomo izatearen B aldea? ikusten ez diren auto auto-bidaiak, ordutegiak, diruak, agenda hutsen eta beteen ezinegona, zenbat aje mota dauzka bertsolariaren bizimoduak? zenbat modu daude bizitzeko? eta zenbat aukera bizitza hori duina izateko? halako galderei erantzuten jarri dituzte Hitzetik Hortzera (ETB1) saiokoek Miren Amuriza eta Andoni Egaña errepide ondoan, Elgoibarko Usatorre tabernan, bertsolarien ohiko elkarlekuetako batean.

"Hau izan da bai gure juntadizo tokietako bat, beste bat esango nuke Durangoko autopista irteerako parkinga, beste bat, nahiko mitikoa, zarautzko Inurritza auzoko gasolindegiko taberna, Aritzeta ere bai. Esango nuke A-8ak dezenteko bizkarhezura ematen diola bertsolariaren mugimenduari", dio Egañak solasaldiaren hasieran. Hona solasaldia jasotzen duen bideoa: (atal osoa Nahieran ikus daiteke)

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza