Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 09 jurdan ezenarro mendaro etb2 conquis"El Conquistador del Caribe" telebista saioko 21. ataleko dueluan kanporatu dute Jurdan Ezenarro. "Asko ikasteko balio izan didan abentura izan da. Ondo nahiz gaizki egindako gauzekin ikasiko dut", esan du lehiakide mendaroarrak.

Euskal Telebistaren reality izarra den ‘El Conquis’ saiotik jakinarazi dutenez, finalean egoteko gosea guztiaren gainetik egon da "El Conquistador del Caribe"ren 21. ataleko dueluan. "Mahai gainean kolpe ederra eman du Duranak, ustez "indartsuenetako" bi lehiakide kanporatuta: Ion eta Jurdan", azaldu dute hiru lehiakideek jokatutako dueluaz. Hortaz, finalera ailegatzeko gutxi falta zela kanporatu dute Jurdan Ezenarro

"Iritsi da Conquiseko nire abenturaren bukaera. Gehiago jarraitu izana nahiko nuke baina ez da posible izan. Eskerrik asko babesa eman didazuen guztioi. Nik estimutan ditudanak edo neu estimatzen nauzuenok zarete benetan balio duzuenak. Gainontzekoen goraipamen edo kritikak bigarren mailan gelditzen dira", idatzi du Ezenarrok sare sozialetan. Une bakoitzean dena eman izanaz, umiltasunez eta taldekide nahiz arerioekiko errespetuagatik nabarmendu izana espero dutela gaineratu du.
Azken saioan kanporatu dituzten bi lehiakideen momenturik onenekin eta txarrenekin osatutako bideo bat ere zabaldu du saioak.

Edizio honetan Elgoibarko parte hartzaile bat ere izan da, Gorka Luna Azpiazu, hain zuzen ere. Lehen kanporatua izan zen.

• Lotura duten albisteak:

2020 06 09 jurdan ezenarro mendaro etb2 conquis 2

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza