BARRENeko lantaldeak bat egin du greba orokorrarekin

Barren.eus 2020ko urt. 29a, 19:29

Elgoibarko Izarrako langile batzarrak urtarrilaren 30eko greba dealdiarekin bat egin du, eta BARREN komunikazio taldeko lantaldeak gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu greba egunean.


Barikuan etxeetan jasoko duzuen BARREN aldizkariaren alea ohikoa baino laburragoa izango da grebaren eraginez. Greba deialdiaren jarraipenaren berri webgune honetan emango dugu barikuan.