Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 05 izarrakkalean2‘Stars. Izarrak Kalean’ telebista saioko bigarren atala Elgoibarren grabatu zuten, joan den ekainaren 5ean, eta domekan eman zuen ETB1ek. Sarean ere jarri dute ikusgai. (bideoa dauka)

Kalegoen plazan, San Bartolome parrokiaren atari aurrean jarri zuten eszenatokian, aritu ziren kantuan Stars, Izarrak Kalean saioko lehiakideak: Ane Bengoa, Izaskun Canga, Julen Morgado eta Leire Tejada. Plazan bildutako herritarrek epaitu zituzten kantariak. Izan ere, lehiakideek abestu ostean publikoak bota dituen txanponak zenbatzen dituzte saioko aurkezle Alex Sarduik eta Maria Amolategik, eta diru gehien batzen duen abeslariak irabazten du lehia. Finalerdiak jokatu ostean, Leire Tejada basauriarra eta Ane Bengoa donostiarra ailegatu ziren finalera Elgoibarren. 

Alex Sarduik Exkixurekin kantatzen zuen "Loretxoa" abestia aukeratu zuen Leirek finalerako. Ane Bengoak, berriz, Amy Winehousen "Back to Black" kanta interpretatu zuen. Leire Tejadak 11,70 euro batu zituen eta Ane Bengoak 8,14 euro. Hortaz, Leire Tejada izan zen irabazlea, eta saioko finalerako txartela eskuratu zuen.

Hona hemen osorik Elgoibarren grabatutako saioa:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza