Elgoibarko eta Mendaroko kontsumo taldekoak Txoriene telebista saioan izan dira

Barren.eus 2015ko eka. 19a, 16:36

Bazkalosteko ETB1eko sukaldaritza saio da Txoriene. Sukaldaiez aparte, aurpegi ezagunak ere gonbidatzen dituzte Txorienera, eta astean egun batean hornitzaileak joaten dira platora kozinatzera. Eguen honetako saioan Elgoibarko eta Mendaroko Kontsumo Taldeko kide Paula Heras eta Haritz Arrieta izan ziren saioan. Udaberriko ilarrak patata berriarekin eta arrautzarekin prestatu zituzten (bideoa dauka)

Elgoibarko eta Mendaroko Kontsumo Taldekoek, besteak beste, Altzola Berazeta baserrian ekoiztutako barazkiak eraman dituzte asteon ETB1eko Txoriene gastronomia saiora. Paula Heras eta Haritz Arrieta taldeko hornitzaileek udaberriko ilarrak prestatu zituzten Zigor Iturrieta aurkezlearen laguntzarekin.

    • Hona hemen bideoa: