Elgoibarren grabatuko dute gaur 'Izarrak Kalean' telebista saioa

Barren.eus 2015ko eka. 5a, 09:41

Euskal Herriko kantari onenen bila dihardute ETB1eko ‘Stars. Izarrak Kalean’ saiokoek eta Elgoibarren egingo dute geldialdia gaur (ekainak 5). Kalegoen plazan grabatuko dute saioa.

Alex Sardui eta Maria Amolategi izango dira ‘Stars. Izarrak Kalean’ saioko aurkezleak. Casting-ean aukeratutako lehiakideek kalean, jendaurrean, lehiatu beharko dute eta kalea izango dute epaimahai. Gaur, ekainak 5, elgoibartarrak izango dira horta epaimahai. 16:00etatik 17:00etara grabatuko dute saioa Kalegoen plazan. 

Ekainaren bukaeran hasiko da 'Stars. Izarrak Kalean' saioa.