'Gara' egunkariaren egoera azaltzeko hitzaldia emango dute gaur musika eskolan

Barren.eus 2019ko mai. 3a, 12:40

Aimar Etxeberria kazetariak Gara egunkariak bizi duen egoerari buruzko informazioa emango du gaur #expolio Gara. Etorkizunena begira izenburupean emango duen hitzaldian.

Inazio Bereziartua eskolako auditoriumean izango da hitzaldia, 19:00etan.

Baltasar Garzon epailaren aginduz, Eginek Gizarte Segurantzarekin zeukan zorra, 3 milioi eurokoa, ordaindu beharko du Garak hiru urteko epean. Herria pobretzen duen espoliazio bat izenpean, "etorkizunera begira" jarriko da Aimar Etxeberria gaur Elgoibarren emango duen hitzaldian.
Eginen zorrari aurre egin behar izatea "prentsa askatasunaren aurkako eraso bat" dela salatu du Garak, eta "espoliazio" gisa definitu du ebazpena.

Irakurri hemen Gara egunkariko langile Manex Altunak, Ion Telleriak eta Arnaitz Gorritik, joan den otsailean, BARRENi eskainitako elkarrizketa (BARREN 1115. zenbakia -PDF-)