'Eskularru beltzak' bildumako azken liburua aurkeztu du Jasone Osorok Gure Kasa saioan

Barren.eus 2018ko urr. 15a, 21:31

Aurreko astean Arnaldo Otegi eta aste honetan Jasone Osoro; gonbidatu elgoibartarrak izan ditu gazteei zuzendutako Gure Kasa telebista saioak. Kazetari eta idazleak Ihes, Eskularru beltzak bildumako azken liburua aurkeztu du.

Jasone Osoro kazetari eta idazle elgoibartarra elkarrizketatu zuten asteleheneko 'Gure Kasa' telebista saioan, ETB1en. Besteak beste, bere azken proiektuaz berba egin zuen Osorok, Eskularru Beltzak gazteei zuzendutako bildumaz. Lau liburu ditu argitaratuak sorta horretan, eta, laster kaleratuko den Ihes izenekoa izango da azkena.

Osorok aurrez ere idatzi ditu gazteei zuzendutako bildumak. Jara pertsonaia sortu zuen aurrena eta lau libururekin osatu zuen bilduma. Gero, Ezekiel protagonista zen bi liburu kaleratu zituen eta Eskularru Beltzak sorta izan da azkena.

Ikusi hemen Gure Kasa saioa osorik.