Elgoibartarrak izango dira protagonista gaur gazteei zuzendutako Gure Kasa telebista saioan, ETB1en. Arnaldo Otegi politikaria izango da gonbidatu nagusia eta Maddalen Arzallus bertsolariak Elgoibarko berbak ezagutaraziko ditu Hitzen zaindaria atalean.
Julen eta Antton Telleria anaiek aurkezten duten ETB1eko Gure Kasa saioan, bereziki, kulturari eta kirolari lortutako aurpegi ezagunak eramaten dituzte platora, baina baita politikariak ere. Andoni Ortuzar egon zen orain gutxi eta Arnaldo Otegi izango da orain gonbidatua.
Hitzen zaindariarena egiten duen Maddalen Arzallus bertsolalaria Elgoibarren izan da hitzak jasotzen eta berezienak edo politenak iruditu zaizkion gure berbak zein diren azalduko du saioan. Besteak beste, Jesus Mari Makazagaren edo Maritxi Loiolaren laguntza izan du Arzalluzek.