Edurne Bilbaok eta Lurdes Arrietak irabazi dute 'BARREN beti gainean' lehiaketa

Barren.eus 2018ko api. 17a, 12:48

BARREN aldizkariaren 25. urteurrenaren harira, BARREN beti gainean argazki lehiaketa antolatu genuen, eta egin dugu zozketa jasotako argazkien artean.

Edurne Bilbaok eta Lurdes Arrietak bidalitako argazkiak dira saridunak BARREN beti gainean lehiaketan. Errigorak emandako otar bana jasoko dute saritzat.

BARREN zenbaki batekin argazki bat bidali behar zen lehiaketan parte hartzeko. Hemen ikus ditzakezue lehiaketara bidalitako argazkiak. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

barren lehiaketa errigora lurdesarrieta