Aiastiari eskainiko diote 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko atal berezia

Barren.eus 2018ko api. 12a, 11:54

Zuhaitz Gurrutxagak lortu du desio zuen oparia, Aiastiari buruzko programa grabatuko du ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioak.

Mendarori eskaini zioten saioaren harira elkarrizketa eskaini zion Zuhaitz Gurrutxagak BARREN aldizkariari, urte hasieran. Besteak beste, Elgoibar "herri handiegia" dela euren saiorako esan zuen Mikel Pagadirekin batera Herri Txiki, Infernu Handi telebista saioa aurkezten duen elgoibartarrak. Adierazpen horien segidan, baina, "egunen batean igual lantaldeak San Migelen grabatzeko oparia egingo dit!" bota zuen. Badirudi lantaldekoek asko maite dutela Gurrutxaga, desio zuena betetzeko aukera emango baitiote. Egiari zor, bi aurkezlei euren jaioterriak erakusteko aukera eskaini diete -Pagadik Villabona aterako du saioan-.

• Grabaketak apirilean
Apirilaren 17an joango dira Gurrutxaga eta lankideak bere auzora, Aiastiara, lagun eta azokoei elkarrizketak egitera. Herritarrei eginiko elkarrizketa horien grabazioa eskainiko dute gero apirilaren 26an, Murkaikupe frontoian. Zuhaitz Gurrutxagak ohikoak dituen bakarrizketak eskainiko ditu, eta Sebastian Lizasok bertsotan jasoko ditu Aiastian bizi eta jasotakoak. Saioa telebiztaz noiz emango duten ez dakite oraindik.

 zuhaitz gurrutxaga boloak aiastia