2017. urteko albiste ikusienak barren.eus-en

Barren.eus 2018ko urt. 5a, 22:40

Tentazioari ezin eutsi eta horren bogan dauden albiste zerrenda horietako bat osatu dugu guk ere: 2017an barren.eus webgunean ikustaldi gehien izan dituzten albisteen zerrenda. Ikus dezakezuen moduan albiste tristeak eta ezbeharrak dira zuok, irakurleok gehien klikatu dituzuen albisteak. 

  1. Joseba Zinkunegi eta Iker Jausoro dira Valdezcarayn hildako mendizaleak (2017-02-26, Gizartea) 12.206 ikustaldi 
  2. Felix Etxeberria torturatu zutela onartu du Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaritzak (2017-02-16, Giz.) 7521 ikustaldi 
  3. Txiki Eguna, iruditan (2017-08-25, Jaiak) 5.530 ikustaldi 
  4. Rodisan eta Bernardo Ezenarron geldialdia egin dute Iker Amutxastegiren senideei elkartasuna adierazteko (2017-03-14, Giz.) 4901 ikustaldi
  5. Gizonezko bat erreskatatu dute suhiltzaileek San Roke auzoan sutan zegoen etxebizitza batetik (2017-11-23, Gizartea) 4385 ikustaldi 
  6. Elgoibarko industria-nabe batean 14.000 marihuana landare atzeman dituzte (2017-05-12, Gizartea) 4.332 ikustaldi 
  7. Maite Maiora mendaroarrak, garaipena eta errekorra Zegama-Aizkorri mendi maratoian (2017-05-28, Kirolak) 4.300 ikustaldi 
  8. Istripua izan da Sigma parean eta bi lagun zauritu dira (2017-01-30, Gizartea) 3889 ikustaldi 
  9. Jokalari batek epailea jo eta konorterik gabe laga du Futbol 7 Txapelketan (2017-06-15, Kirolak) 3744 ikustaldi 
  10. Hasier Etxeberriari azken agurra egin diote (2017-03-31, Kultura) 3753 ikustaldi 
  11. 80 urteko soraluzetarra da Eibar eta Elgoibar arteko istripuan hil den gizona (2017-01-10, Gizartea) 3698 ikustaldi 
  12. Hiru lagun hil dira Azkarate gainean gertatu den auto istripuan (2017-03-13, Gizartea) 3672 ikustaldi 
  13. Elgoibarko bizilagun Iker Amutxastegi da Azkarateko istripuan hil diren hiru lagunetako bat (2017-03-14, Gizartea) 3239 ikustaldi 
  14. Zazpigarrena irabazita Iñigo Lariz da Nahaste Borrasteko dominatzaile nagusia (2017-06-30, Kirola) 3207 ikustaldi 
  15. Elgoibarko ikasleek bioaniztasunaren inguruan dituzten kezkak jakinarazi dizkiete Udal agintariei (2017-05-18, Hezkuntza) 3005 ikustaldi 
  16. Hasier Etxeberria kazetari eta idazle elgoibartarra hil da (2017-03-29, Kultura) 2992 ikustaldi 
  17. Behia aske A-8 autobidean, Mendaro parean (2017-05-05, Gizartea) 2900 ikustaldi 
  18. Morkaikoren Egunak mendizalez bete ditu Elgoibarko mendiak (2017-05-15, Kirolak) 2873 ikustaldi 
  19. Onddo pozoitsu batekin kutsatu dira hainbat lagun Belaustegi jatetxean (2017-09-28, Gizartea) 2871 ikustaldi 
  20. Elgoibarko Institutuko bost ikaslek lortu dituzte ohorezko matrikulak (2017-06-20, Hezkuntza) 2696 ikustaldi 
  21. Iker Jausoro zena omendu zuten C.D. Elgoibarrek eta Aloña Mendik (2017-03-19, Kirolak) 2673 ikustaldi 
  22. Goizean goiz pasatu da Korrika Elgoibartik eta Mendarotik (2017-05-04, Euskara) 2594 ikustaldi 
  23. Apirilaren 5ean, 07:00etan, ailegatuko da Korrika Elgoibarrera (2017-01-03, Euskara) 2571 ikustaldi 
  24. Iban Muruak 35 segundoan ondu du Karakateko igoerako errekorra (2017-11-18, Kirolak) 2557 ikustaldi 
  25. Garaipena eta errekorra Iker Eskibelentzat Idotorbeko igoeran, bigarren urtez jarraian (2017-10-12, Kirolak) 2554 ikustaldi 

 

 2017 urteak Elgoibarren eta Mendaron eman duenaren errepasoa egin zuen BARRENek, hilabetez hilabete, 1058. zenbakian (2017-12-22)

barren.eus-en audientzia datuak

Google Analytics tresnak eskaintzen dituen datuen arabera, 2017an 230.889 bisita (237.214, 2016an) jaso ditu barren.eus webguneak -eguneko 632 bisita, batez beste-; eta, 430.525 bistaratze (426.587, 2016an) izan dira guztira. Beraz, eskerrik asko erabiltzaile guztioi. Hona datu gehiago.

top25 albiste ikusienak barreneus elgoibar segapotoa