Mendarori eskainitako saioa eskainiko dute domekan 'Herri Txiki Infernu Handi' saioan

Barren.eus 2018ko urt. 4a, 12:50

Mendaron ezagututako txokoak eta herritarrak erakutsiko dituzte Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik ETB1en emitituko duten Herri Txiki Infernu Handi saioaren atal berrian, domekan. Gurrutxagak aurreratu duenez, denboraldiko saiorik onenetakoa grabatu zuten Mendaron, "onena ez bada".

Gaur ere protagonista izango da Mendaro ETBko programazioan, ETB-2ko Con La Calle a Cuestas saioan.

ETB1eko Herri Txiki, Infernu Handi saiokoak azaroan izan ziren Mendaron, eta domeka honetan, urtarrilaren 7an, emitituko dute saioa. Saioko aurkezle Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarrak BARREN aldizkariari azaldu dionez (barixakuan argitaratuko dugu BARRENi eskaini dion elkarrizketa), mendaroarrek dena eman zuten, eta dena umorerako. "Izugarri lagundu ziguten eta emaitza halakoxea izan da", aurreratu du. 

Laugarren denboraldia du Herri Txiki, Infernu Handi saioak eta orain arte bizipenen inguruan ere berba egin du Zuhaitzek kaleratuko dugun BARRENen.

Con La Calle a Cuestas saioan

ETB2ko Con La Calle a Cuestas saioan ere izango du lekua Mendarok. Xarma berezia duten herriak erakusten dihardute saioan, eta Mendarorekin batera, Peñacerrada, Gernika eta Balmaseda herriak erakutsiko dituzte gaur (urtarrilak 4) emitituko duten atalean, 22:30ean.

∞Lotura duten albisteak: 

mendaro uztargi con la calle a cuestas etb2 1

herri txiki infernu handi mendaro eitb grabatzen