Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 26 kanaldudealtzolanKanaldude Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista parte hartzailea da, eta Korrikari19-ri jarraipen berezia egin diote. Egunero eskaini dute saio bat, 19:00etan, Korrika dagoen lekutik. Astelehenean Elgoibatik pasa zen Korrika ordu horretan, eta Elgoibarri eskainitako saio berezia eskaini zuten zuzenean, Altzola auzotik. Sarean dago ikusgai ordu erdiko saioa. (bideoa dauka)

Korrika nun? Kanaldude han! saioan Elgoibarri buruzko zuzeneko saio berezia eskaini zuen astelehenean Kanaldude web telebistak. Altzolatik eskaini zuten zuzenekora Elgoibar Ikastolako -Nuria Revuelta-, eta Herri Eskolako -Mikel Juaristi- ordezkariak gonbidatu zituzten, eta baita Korrikan lekukoa eraman zuen Gazte Asanbladako kide Sara Iriondo ere. Pantxika Maitia kazetariaren galderak erantzun zituzten hirurek.

Era berean, Ane Beitia Elgoibarko Udaleko Euskara saileko arduradunaren adierazpenak ere jaso zituzten Kanaldudekoek. Beitiak, besteak beste, Debabarrena eskualdeari eta euskarak gure herrian duen egoeraren berri eman zien. Elgoibarko AEK euskaltegiko Alfontso Eugik, berriz, euskaltegiaren eta Korrikaren inguruko azalpenak eman zituen. Azkenik, Gaindu lantegiko behargiñen izenean berba egin zuen Aitzol Arriolak. Hona hemen Elgoibarri buruzko saioa osorik. 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza