Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

zubiak pilota elgoibar frontoia eitbPilota izango dute ardatz Artzen Letonak eta Alaia Martinek, domeka honetan, Euskadi Irratian gidatzen duten Zubiak izeneko irratsaioan.  Saioaren barruan, Kalegoen plazako frontoiaren ondoan dagoen Elgoibarko zubia deskribatuko du Hadi Bastida elgoibartarrak.


France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten Zubiak saioaren hogeita zazpigarren atala izango da entzungai martxoaren 26an, 15:00etan. Saioko elkarrizketa nagusian, Jon Juanesekin hitz egingo dute saioko esatari Artzen Letonak eta Aiala Martinek, Raketistak lehen eta orain elkarteaz. Erraketistak lehen euskal emakume kirolari profesionalak izan ziren, eta ahazturan jausi dira.

Bestalde, frontoi ondoan den Elgoibarko zubia deskribatuko du Nadia Hadi Bastidak. Haizea Zamora irundarra izango da saioko beste gonbdatuetako bat. Munduko pala txapelduna izandakoa da, eta pilotaz, padelaz eta gaztea izanik kirolari izateak galarazi dionaz berba egingo dute harekin. Gainera, Eskutik enpresako Ellande Alfarok eta Martine Huguenardek pilotak eskuz nola egiten diren eta zein motatakoak dauden azalduko dute.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza