Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

tokikom jardunaldia 2012Bost urte beteko dira laster BARREN aldizkariak eta barren.eus webguneak, beste 20rekin batera, TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, sortu zuela, komunikabide txikion panorama sendotzeko asmoz. Gainera, 25 urte ere badira, Arrasaten toki komunikabideon etorkizuna marrazteko Arko Jardunaldiak egin zirela.

Bi urteurren horiek ospatzeko, TOKIKOM Jardunaldiak antolatu ditugu toki komunikabideok. Arrasaten elkartuko gara datorren astelehenean, edukietan, marketinean zein teknologian ditugun erronkei buruz jardungo dugu, komunikazioaren munduko punta-puntako profesional eta enpresen eskutik.
Gainera, tokian tokiko komunikabideok euskararen transmisio katean betetzen dugun papera ere aztertuko dugu, eta, lehen aldiz, TOKIKOM Sariak ere banatuko ditugu, komunikabide txikiotan urtean egindako portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenak sarituz. Toki komunikabideotan lan handia egiten den arren, sarritan tokiko publikoak baino ez du ikusten, eta sari hauen helburua egindako lan bikain horiek publiko zabalari ezagutaraztea da.
Jardunaldiok datorren astelehenean izango dira, azaroaren 14an, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Interesa duen edonork har dezake parte, baina izena eman behar da aurrez (azaroaren 9a da azken eguna).

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza