Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

arnaldo otegi iantzi afrika ElgoibarIrailaren 25eko hauteskundeen harira saio berezia egingo du ETB-k lehendakarigai guztiekin, eta Arnaldo Otegi ere bertan izango da. Julian Iantzi eta Afrika Baeta izango dira aurkezleak, eta irailaren 5ean eta 7an emitituko dute, ETB2an. Gaur goizean aritu dira programarako irudiak grabatzen Elgoibarren.

'Objetivo lehendakaritza' saioa prestatzen dihardu ETB-k Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen harira, eta Arnaldo Otegik ere parte hartuko du. Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak joan den astean hartutako erabakia berretsi zuen atzo, eta horren arabera, “hautaezina” da Otegi, eta ezin izango da bozetara aurkeztu. EH Bilduk auzitara joko du eta irailaren 8an jakingo da azken erabakia.

Lehendakarigaiei eskainitako saioa irailaren 5ean eta 7an eskainiko du ETB2-k, eta gaur goizean aritu dira Arnaldo Otegirekin saiorako irudiak grabatzen. Afrika Baeta eta Julian Iantzi izango dira aurkezleak. Baetak alde politikoa jorratuko du, eta Iantzik, berriz, alde pertsonala. Otegiren bizitzaren errepasoa egingo dute, bere haurtzarotik gaur egunera artekoa. Herriko kaleetan pasiaran ikusi ditugu gaur goizean, Kalegoen plazan paletan jokatu dute Otegik eta Iantzik, Lekueder parkean ere aritu dira futbolean eta gero Izarraitz aldera joan dira. Azkenik Sallobenten bazkaldu dute.

arnaldo otegi elgoibar afrika baeta etb

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza