Barren.eus “orrialdea” izango da aurrerantzean Facebook sare sozialean

Barren.eus 2015ko urt. 28a, 17:31

en webgunea (barren.eus) berritu genuen abenduan, eta orain Facebooken, profil pertsonala izatetik orrialde izatera pasatu gara. Orain arte lagun izan zaretenok animatu nahi zaituztegu barren.eus orrialdearen jarraitzaile izatera www.facebook.com/barren.eus orrialdean Atsegin Dut aukera klikatuz. 

BARREN aldizkariak eta barren.eus atariak profil pertsonala dauka Facebook sare sozialean. Une honeta 1700 “lagune”tik gora ditugu, eta horiekin kontaktuan egoteko aukera eta erraztasunak eman dizkigu profilak. Alabaina, besteak beste, erakunde baten izenean orri pertsonala izatea Facebook-eko arauen kontra doala-eta, profil pertsonal hori ezabatzea erabaki dugu. Ez dugu Facebook lagatzeko asmorik, baina.

Orrialdea izango dugu aurrerantzean eta lagunak izatetik jarraitzaileak izatera pasako gara, horixe izango da aldaketa nagusiena. Animatu nahi zaituztegu Facebook-eko barren.eus orrialdearen jarraitzaile izatera, hemendik aurrera garatuko dugun bakarra izango baita. Sartu orrian, eta ez bazara jarraitzaile, izenburuaren ondoan Atsegin Dut aukera izango duzu bistan. Hor klikatu, eta listo! Ah, eta ez ahaztu zure lagunei gonbidapenak bialtzia "Gonbidatu" aukeraren bitartez. Dagoeneko jarraitzaile bazara, aukera izango duzu jada gure horman mezu bat uzteko.

Dagoeneko, 201 zaletu ditu orri horrek. 

Era berean, Twitter sare sozialean ere jarraitu dezakezue BARREN: https://twitter.com/barreneus