Komunikabideak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

bruno guerrero atrapamesipuedes etb2 tb elgoibarBruno Guerrero elgoibartarra Atrapame si puedes (ETB2) telebista lehiaketan parte hartzen ari da asteon, astelenetik barixakura.

Patxi Alonsok galdera eta erantzunez jositako telebista saioa aurkezten du egunero, 14:00etatik aurrera, ETB2n: Atrapame si puedes. Sei partaide euren artean lehiatzen dira astero, astelehenetik ostiralera. Egunero 1.000 euro jartzen dituzte jokoan, eta barixakuko programan aurreko egunetan soberan geratu den dirua pilatuko duen zakua eramateko aukera izango dute lehiakideek.

Aste honetako lehiakideen artean dago Bruno Guerrero 43 urteko elgoibartarra. Badajozekoa da sortzez, baina 15 urte daramatza Altzolan bizitzen. Extremadurako azentua galdu ez duen arren, hara joaten denetan “Patxi” deitzen diotela dio, Euskal Herrian bizi dela eta. (hona hemen saioan parte hartzeko egin zuen casting-a). Telebista saioetan, lehiaketetan bereziki, parte hartu zalea da Guerrero. Duela urte batzuk, esaterako, Cuatro kateko El Gran Quiz telebista lehiaketan hartu zuen parte

bruno guerrero atrapamesipuedes etb2 elgoibar

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza