Gemma Agirregomezkorta omenduko dute Zuhaitz Gurrutxagaren 'Asko Maite Zaitut' saioan

Barren.eus 2016ko mai. 5a, 11:48

Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarrak aurkezten duen Asko Maite Zaitut (ETB1) saioak protagonista elgoibartarra izango du domekan eskainiko duten seigarren saioan. Gemma Agirregomezkorta izango da aste honetako lehen omendua.

Azken urteetan Miski Gobernuz Kanpoko Elkartean burututako lan guztiaren aitortza egin nahi dio bere lagun eta kide Blanca Salegik, familiaren eta Elgoibarko hainbat eragileren laguntzarekin. Hain zuzen ere, Gemmaren anai-arreba Gabik eta Itziarrek eta Mariaje Lazkanok, Haizea emakume taldeko kideak lagunduko diote Zuhaitz Gurrutxagari Gemmaren profila osatzen. Musika, dantza eta Perutik jasoko dituen mezuak izango dira omenaldiaren osagarri nagusiak. Datorren domekan ikusiko dugu Gemaren erantzuna esker ona erakusteko sorpresatxo horren aurrean.

askomaitezaitut zuhaitz gurrutxaga gemma agirregomezkorta

Gemma Agirregomezkorta emakume kementsua eta alaia da. Nerabea zelarik, distrofia muskularra diagnostikatu zioten eta gaur egun gurpildun aulkia behar badu ere, gaixotasunak ezin izan ditu bere ametsak zapuztu. 

Gemma emakume bidaiaria izan da betidanik, eta Perura egindako bidaia batean, Cuscoko haur eta emakumeen egoera ikusita, gobernuz kanpoko erakunde bat sortzea bururatu zitzaion. Horrela, bere lagun Blanka Salegirekin batera, Miski sortu zuen 2001ean, eta bertako presidentea izan da 15 urtez.

Lan handia egin dute azken hamar urteetan dirua biltzen eta Gemma urtero joan da Cuscora, diru hori behar zen moduan iristen zela ziurtatzeko. Aulkia ez da oztopo izan sekula eta, ingurukoek diotenez, “erregina bat bezala ibili da”. Izan ere, oso maitatua da Gemma inguru haietan.

Erabakia hartzea kostatu zitzaien arren, iaz amaitu zen Miskiren ibilbidea

Emakume ekintzailea izan da hainbat arlotan eta beti egon da edozertan laguntzeko prest. Horregatik, Elgoibarko elkarte askotako lagunek ere herriko antzokian egingo den omenaldian parte hartu nahi izan dute.

•Zuhaitz Gurrutxagari elkarrizketa BARRENen

Telebistan eta antzerkian orain arte egin duen ibilbideaz berba egiteko Zuhaitz Gurrutxagak BARRENi eskaini dion elkarrizketa irakurri ahal izango da barixakuan argitaratuko den BARREN aldizkarian.