Elgoibarko plaza agertuko da La Sexta katearen urteurreneko saio berezian

Barren.eus 2016ko api. 8a, 14:25

La Sexta telebista kateak hamar urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko saio eskainiko dute domekan (apirilak 10). Elgoibarrek lekua izango du urteurreneko saio berezian.

Domekan, 21:30ean, emango du La Sextak 10. urteurrena ospatzeko saio berezia. 2006an katea sortu zutenetik gaur arte gizartea nola aldatu den irudikatzeko asmoz, Espainiako hainbat herri aukeratu zituzten saiorako grabazioak egiteko, eta Euskal Herriko toki esanguratsu bat behar zutela-eta, Elgoibarko Kalegoen plaza aukeratu zuten. Hainbat herritarren iritziak jaso zituzten joan den martxoaren 9an egin zituzten grabaketetan. 

"Euskal Herriko leku esanguratsu bat behar genuen eta Interneten bila ari ginela Elgoibarko eta Leitzako plazak iruditu zitzaizkigun aproposenak gure asmoetarako. Elgoibarkoa aukeratu genuen azkenean. Harria, arkupeak, eliza... multzo oso polita osatzen dutela iruditu zitzaizkigun", azaldu zuen Elgoibarren izan zen La Sextako ekoizleak.

2016 04 08 la sexta 10 urte plazan 03 10

2016 04 08 la sexta 10 urte plazan 03 10 2