Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 04 ehitzulia2013 contadorEtxeberria eta Markina-Xemein artean jokatuko da gaur, hilak 4, Euskal Herriko 56. Itzuliko lehen etapa, eta birritan pasako da Elgoibartik. Bosgarren etapan ere, barixakuan, Elgoibar eta Mendarotik pasako dira txirrindulariak. Errepidea itxita egongo da une horietan.

Antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera 14:56ean ailegatuko dira gaur (apirilak 4) txirrindulariak Azkarate gainera, eta mendatea jaitsi ostean, 15:05ak inguruan pasako dira Ermuaranbide kaletik, betiere aurreikuspenen arabera.

634 errepidea hartu eta Aiastiako gainerantz abiatuko dira gero, Bizkaira bidean. Urkaregi gainera 15:13an iritsiko dira. Etapa amaieran, txirrindulariak Elgoibartik pasako dira, beste behin ere. Maltzagatik iritsiko dira oraingoan Elgoibarrera,16:31ean, eta Aiastia gainetik pasako dira egunean bigarrengoz, 16:38ean.

Etxeberrian hasi eta Markina-Xemeinen amaituko da Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa, 144 kilometrokoa.

•Bosgarren etapan ere bai

Orio eta Arrate artean jokatuko den bosgarren etapan ere pasako dira txirrindulariak Mendarotik eta Elgoibartik. Eibarrerako bidean Sasiolatik iritsiko dira Mendarora (14:09), Altzolara (14:12) eta Elgoibarrera (14:17). Etaparen amaieran Aiastiako gaina igoko dute, 16:30ak inguruan, eta Elgoibarrera jaitsiko dira (16:36), berriz ere, Maltzagarako noranzkoan. (Informazio osoagoa: www.itzulia.eus)

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza