Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 26 eskalada ikastaroa elgoibar rokodromoa h1

Irailetik aurrera eskalada ikastaroak eskainiko ditu Udal Kirol Patronatuak. Irailaren 1etik aurrera eman ahal izango da izena Olaizaga kiroldegian, eta eskolak hilaren 18an hasiko dira. 4 urtetik aurrerakoek hartu dezakete parte. 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eskalada ikastaroa berreskuratuko du irailetik aurrera. Irailaren 1ean zabalduko dute izena emateko epea, eta eskolak hilaren 18an hasiko dira. Izena emateko 943 744 415 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da. Arduradunek jakinarazi dute plaza mugatuak izango direla, eta izena lehenbailhen ematea gomendatu dute. 

Prezioak ondorengoak izango dira: 

 16 urtetik beherakoak:

  • Bazkideak: 33,25 €

  • Bazkide ez direnak: 38,25 €

16 urtetik gorakoak:

  • Bazkideak: 37,25 €

  • Bazkide ez direnak: 48,00 €

Prezio horretan rokodromoaren erabilera eta eskaladarako beharrezkoa den materialaren alokairua sartzen da. Rokodromoan bertan ere berrikuntzak egin dituzte: hirugarren autoaseguratzaile bat jarri dute, eta presa eta ibilbide berriak sortu dituzte. 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza