Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 30 harmailak olaizaga 2012 12Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, harmaila berriak jarriko dituzte Olaizaga kiroldegiko kantxa nagusian. 

1998an jarritako harmailak kendu eta berriak jarriko dituzte Olaizaga Kiroldegian. Zazpi eserleku lerroz osatutako harmaila berrietan 500 ikuslerentzako lekua izango da. Harmailak altzairuzko profilez egindako egitura metalikoa izango du, eta gutxienez, metro koadroko 500 kilogramoko karga bertikalari eusteko gai izango dira. Babes barandak ere izango ditu alboetan.

Kontratuaren lizitazio-aurrekontua 95.000 eurokoa da (BEZ sartuta), eta lanak egiteko epea, berriz, bost astekoa. Elgoibarko Udalak jakitera eman duenez, uztailaren 26an hasiko dituzte harmaila berria jartzeko lanak, abuztu amaierarako bukatuta egon daitezen.

2016 03 30 olaizaga harmailak concepto zaragoza2014 10 14

2016 03 30 harmailak olaizaga2012

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza