Barikuan, uztailaren 21ean, jarriko dituzte salgai sanbartolomeetako pilota jaialdirako sarrerak

Barren.eus 2023ko uzt. 19a, 12:59
 
Abuztuaren 24an ASPE enpresako pilotariak lehiatuko dira, eta 25ean, BAIKO enpresakoak. Partidak ikastolako frontoian izango dira, 18:00etan hasita. 
 
ABUZTUAK 24
Jaialdiko lehenengo partida:
 
Dario-Bikuña
Etxeberria- Erostarbe
 
Jaialdiko partida nagusia:
Ezkurdia-Zabaleta
Altuna III.a-Martija
 
ABUZTUAK 25
Jaialdiko lehenengo partida
Alberdi II.a -Ugartemendia
Zubizarreta-Elizegi
 
Jaialdiko partida nagusia
Jaka-Albisu
Artola-Mariezkurrena
 
 

Abuztuaren 24ko jaialdian, gainera, Udalak, Aspek eta Lagunak Pilota Eskolakoek Antonio Azpiazu omenduko dute. Lagunak Pilota Eskolako lehendakaria da Azpiazu duela 30 urte kluba sortu zutenetik eta egindako lanaren aitortza jasoko du. Lagunak Pilota Eskolan sartu aurretik ere pilotaren inguruan lan handia egindakoa da Azpiazu, Baltasar elkarte gastronomikoaren bitartez.

2023 07 19 Antonio Azpiazu