Esku pilota erakustaldia egingo dute Kalegoen plazan uztailaren 15ean

Barren.eus 2023ko uzt. 11a, 13:42

Pilota eskola sustatzeko ekitaldia antolatu du Lagunak Pilota Eskolak zapaturako, uztailaren 15erako, Kalegoen plazan.

Esku pilota erakustaldia 12:00etan hasiko da. Batetik, partida bat jokatuko dute Lagunak Pilota Eskolako pilotariek. Bestetik, hala nahi duten neska-mutilek pilotan aritzeko aukera izango dute Kalegoen plazako frontoian. Plazan bertan mahai bat jarriko dute hurrengo ikasturterako Pilota Eskolan izena ematea nahi dutenentzako. Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik aurrerako eskola umeek har dezakete parte Pilota Eskolan. Lagunak Pilota Eskolako arduradunek zapatuko ekitaldian parte hartzera eta Pilota Eskolan izena ematera animatu dituzte herriko umeak.

Zapatuko ekitaldian parte hartu ezin dutenek ere izango dute aukera Pilota Eskolan izena emateko. Horretarako, honako telefono zenbakira eitu behar dute: 690 612 927.