Elgoibar Hiria emakumezkoen txirrindularitza lasterketa jokatuko dute uztailaren 9an

Barren.eus 2023ko uzt. 5a, 09:23

Emakumeen Ordiziako Klasika izango da Gipuzkoa Women Itzuliko lehen etapa, zapatuan, uztailaren 8an. Eta, biharamunean, domekan, jokatuko dute bigarren etapa: Elgoibar Hiria Emakumezkoen I. Saria, Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak eta Gipuzkoako federazioak antolatu dute lasterketaren estreinako edizioa, emakumeen txirrindu proben aldeko apustua eginez. Antolatzaileek ohartarazi dute jendea behar dutela bidegurutzeak zaintzeko eta prest daudenei eurekin harremanetan jartzeko eskatu diete. Harremanetarako: elt_txe@hotmail.com helbidera idatzi behar da edota 646 265 862 telefono zenbakira deitu (Alex).

Lasterketa Mintxetan hasiko da 16:00etan eta helmuga ere Mintxetan egongo da. Antolatzaileek 17:25 ingururako amaituko dela proba aurreikusten dute. Kadete eta junior mailako txirrindulariek 57,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

2023 07 05 women itzulia gipuzkoa kartela