Zehaztu dira Mendaroko futbito txapelketako finalerdiak

Barren.eus 2023ko uzt. 3a, 11:49

Zortzi taldek eman zuten izena Mendaroko Gazte Asanbladak antolatutako futbito txapelketarako eta dagoeneko zehaztu dira zeintzuk lau taldek jokatuko dituzten finalerdiak.

Finalerdietako batean Birritaka talde mutrikuarra eta Ormola talde mendaroarra lehiatuko dira, eta beste finalerdian Mendaroko beste bi taldek neurtuko dituzte indarrak: Txahalak eta Morangas taldeek. Mendaroko taldeak izan arren, badira bi taldeetan jokalari elgoibartarrak ere.

Finalerdiak bi partidatara jokatuko dituzte. Orain arteko partida guztiak zapatu goizetan jokatu dituzte, baina asteburuan sanferminak direla-eta, finalaurrekoetako joaneko partidak eguaztenean jokatuko dute, bata 18:30ean, eta bestea, 19:30ean, eta itzulikoak, hilaren 15ean. Hilaren 15eko lehenengo partida, Birritaka eta Ormola taldeen artekoa, 10:15ean hasiko da, eta bigarrena, Txahalak eta Morangasen artekoa, 11:15ean. Final handia, berriz, uztailaren 22an jokatuko dute, Santanetako Gazteen Egunean, 11:00etan.

2023 07 03 futbito txap Mendaro 2

2023 07 03 futbito txap Mendaro 1