Gaur jokatuko dute Nahaste Borraste kirol proba

Barren.eus 2023ko eka. 30a, 10:06

Kimetz elkarteak antolatzen duen Nahaste Borraste kirol proba berezia jokatuko dute gaur, hilak 30, Kalegoen plazatik hasita.

19:00etan hasiko da eta ibilbidea azken urteetako bera izango da: bizikletaz (7 kilometro), zakua bizkarrean dutela (400 metro) eta korrika (1,5 kilometro). Aurrez izena emandakoek gaur jaso beharko dute dortsala, 18:30ak baino lehenenago. Izena eman nahi dutenek 17:00etatik 18:30era izango dute aukera, Kalegoen plazan.

Iaz 31 lagunek hartu zuten parte, eta Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez izan ziren azkarrenak. Hamargarrengoz irabazi zuen Larizek eta hamabostgarren garaipena izan zen Lendinezentzat.

 

∞Azken urteetako irabazleak: