200dik gora neska-mutilek hasi dute kirol campusa

Barren.eus 2023ko eka. 26a, 10:49

Hurrengo lau asteetan egunero kirolean arituko dira udako kirol campusean parte hartuko duten 205 ume eta nerabeak.

Eguraldi goibelarekin, xirimiria ari zuela, hasi dute gaur goizean kirol campusa. Mintxetan batu dira parte hartzaileak eta kamiseta jantzi ostean talde argazkia atera dute.

7 eta 15 urte bitarteko (2007-2016 urte bitartean jaiotakoak) 205 neska-mutilek eman dute izena Elgoibarko Kirol Patronatuak antolatzen duen kirol campusean. Gaztetxook hamahiru begiraleren gidaritzapean arituko dira, eta David Rodriguez izango da campuseko koordinatzailea.

Uztailaren 21era bitartean, astelehenetik barikura, goizeko 9:30etik 12:30era, hainbat kirol (eskalada, atletismoa, mendi bizikleta, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, patinajea, padela, tenisa, Mintxetako igerilekuak, ur jolasak, zumba, e.a.) egingo dituzte 2011 eta 2016 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek. 2007-2010 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute. Aipaturiko kirolak egiteko Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Mintxetako kirol instalazioak, igerilekuak, Ikastolako frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte.

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN talde arg

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN talde arg mozt

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN porterian

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN monitoreak

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN v

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN 6

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN 2

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN 3

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN 5

2023 06 26 udako kirol campus hasi mintxeta elgoibar BARREN 4