Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 18 sanlo 2010 ramon ortegaValonmano con V sarien estreinako edizioan eskubaloiaren “beste alde hori, eskubaloiaren V aurpegia” erakusteko ahalegina egin duten pertsona, talde eta erakundeak saritu dituzte. Elgoibarko Sanlo eskubaloi taldeak Berdintasunaren Saria jaso du.

Berdintasun Saria eskuratzeko lau talde proposatuen artean sartu zuten lehenik Sanlo EKT, Madrilgo Balonmano Alcobendas, Gaztela Mantxako Caserio Ciudad Real eta Kataluniako Handbol Sant Joan Despi taldeekin batera. Antolatzaileek Internetez botoak emateko epea ireki zuten gero, eta jakinarazi dute Sanlo izan dela boto gehien jaso dituena

Antolatzaileek nabarmendu dute 11.000 biztanle bakarrik dituen herria izan arren, Sanlok Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailan eta Lehen Nazional Mailan jokatzen duten talde bana dituela, Lauko eta Alcorta Forging Group, hurrenez hurren. Harrobiarekin oso ondo lan egiten duen taldea dela ere azpimarratu dute, eta horren lekuko Euskadiko eta Espainiako selekzioetara jokalari gazte bat baino gehiago joan dela Sanlotik. 

Hona hemen Valonmano con V sarietara proposatutako talde guztien zerrenda 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza