Euskadiko eskubaloi selekzioak Finlandiakoaren aurka jokatuko du Elgoibarren

Barren.eus 2023ko eka. 21a, 10:13

Goi mailako eskubaloi partida ikusteko aukera izango da domekan Olaizaga kiroldegian. Euskal Selekzioak Finlandiaren aurka jokatuko du Basque Country International Cup-en barruan. Gainera, elgoibartar bat arituko da Euskadiko selekzioarekin.

Gizonezkoen senior mailako Euskal Selekzioak lagunarteko hiru partida jokatuko ditu asteburuan Finlandiako selekzioaren aurka. Gasteizen jokatuko dute aurrenekoa, barikuan, Zumarragan bigarrena, zapatuan, eta Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatuko dute azkena domekan, 12:30ean.

Gainera Sanloko Alcorta F.G. taldeko jokalaria den Oier Arriola Leyaristi elgoibartarrak Euskadiko selekzioaekin jokatuko du. Partida iragartzeko kartela bere irudiarekin osatu dute. 

2023 06 21 eskubaloia Euskadi vs Finlandia kartela oier arriola 1