3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du Elgoibarko saskibaloi taldeak

Barren.eus 2023ko eka. 20a, 17:27

Saskibaloia kiroldegitik plazara ateratzeko ekimena antolatu du Elgoibarko Saskibaloi Taldeak Elgoibarko Udal Kirol Patronatuarekin elkarlanean.

Uztailaren 8rako 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu dute. Kalegoen plazan izango da. Adin guztietako lagunek parte har dezaketela azaldu dute antolatzaileek, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Uztailaren 1era arte eman ahal izango da izena. Hiru edo lau kidek eman dezakete izena taldeko.
Honako loturan bete behar dira izena emateko datuak
Edozein zalantza argitzeko telefonoa: 618 259 339 (Carlos)

Era berean, Elgobarko Saskibaloi Taldeak taldera batzeko deia egin die 2009tik aurrera jaiotako neska-mutilei. Taldera batu edo probatu nahi dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute: 618 259 339 (Carlos)

2023 06 17 saskibaloi txap elgoibar 3x3 kartela