Iñigo Lariz txapeldunorde XCO mendiko bizikletako Euskadiko Txapelketan, Master 40 kategorian

Barren.eus 2023ko eka. 15a, 16:17

Amurrioko 'El Refor' izeneko zirkuituan jokatu zituzten domekan Euskadiko mendiko bizikletetako XCO txapelketak, eta Master 40 kategorian txapeldunorde izan zen Iñigo Lariz elgoibartarra.

Urtarrilean estatuko ziklokros txapelketak hartuko dituen zirkuituan jokatu zituzten Euskadiko mendiko bizikletetako XCO txapelketak, Amurrion. Euskal XCO Koparen amaiera ere bazen Amurriokoa. Goizean goiz hasi zituzten kategoria desberdinetako lehiak, emakumezkoen eta kadeteen lasterketekin. Zirkuitua oso irristagarria zegoen aurreko gauean bota zuen euriagatik. Horrek asko baldintzatu zituen lasterketak.

Emakumezkoen lasterketan leiha handia izan zen eta Zaloa Trevilla Martinek (CER) lortu zuen garaipena. Gizonezkoen Elite mailan Iñigo Gonzalez (CER) izan zen azkarrena. Master 40 kategorian bigarren postuan sailkatu zen Iñigo Lariz Azkue (Gobike) elgoibartarra, kategoriako azkarrena izan zen Alexander Ordeñana (Northkamp-Basauri Bikes/Omar) baino 19 segundu gehiago behar izan zituen Larizek ibilbidea osatzen.

2023 06 11 XCO euskadi btt txap amurrio inigolariz arg olga chasco 1

2023 06 11 XCO euskadi btt txap amurrio inigolariz podium