Apirilaren 18an hasiko dira emakumezkoen eta gizonezkoen pala txapelketak

Barren.eus 2016ko mar. 16a, 20:56

Emakumeen binakako pala txapelketa antolatu dute Elgoibarren bosgarren urtez jarraian, eta horrekin batera gizonen pala txapelketa ere antolatu dute estreinakoz.

Apirilaren 18an hasiko dira bi pala txapelketak, emakumeena zein gizonena, eta apirilaren 4ra arteko epea dago izena emateko. Interesatuek Jai Alai tabernan eman behar dute izena. Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzte partidak, teniseko pilotarekin. Finalak ekainaren 24an jokatuko dituzte.

Azken bi urteetan, 2014an eta 2015ean, Amaia eta Jone Loiola (beheko argazkian) lehengusinak izan ziren irabazleak. 2011n antolatu zuten estreinakoz Emakumeen pala txapelketa. Elgoibarko Udala, Elgoibar Berdintasuna Kirolean eta Lagunak Pilota Eskola dira antolatzaileak.

2016 03 16 emakumeen pala txap 2015 irabazleak