Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 16 nora kortaberria aialarekin jcolmeneroMunduko txapelketa jokatzeko beste pauso bat eman du Nora Kortaberria eskubaloi jokalari elgoibartarrak. Junior mailako Espainiako Eskubaloi selekzioko hautatzailearen deia jaso du, asteburuan Polonian jokatuko duten Munduko Txapelketako sailkatze fasea jokatzeko. Dagoeneko han dira.

Nora Kortaberriak Lau Nazioen lagunarteko txapelketa jokatu zuen Espainiako selekzioarekin, joan den asteburuan, Tenerifen. Portugalek irabazi zuen torneoa, eta Espainiako selekzioak jokatu dituen hiru partidak galdu zituen, Portugal, Frantzia eta Alemaniako selekzioen aurka, hain zuzen ere. Kortaberriak erdiko postuan jokatu zituen hiru partidak, eta bost gol sartu zituen guztira. Sagrario Santana hautatzailearen gustukoa izan da jokalari elgoibartarrak eginiko lana eta Poloniara eraman dituen hamasei jokalarien artean sartu du, hiru jokalari baztertu eta gero.
Izan ere, dagoeneko Polonian dago Espainiako selekzioa, datorren asteburuan jokatuko baitute Munduko txapelketarako sailkatze fasea Plock herrian.

•Partidak zuzenean eskainiko dituzte
Kanarietan egin duten prestaketan lortu dituzten emaitzak ikusita ez dira sentsazio hoberenekin joan, baina Sagrario Santana hautatzaileak sailkatzeko aukerak dituztela uste du, eta gainera, oraingoan uztailaren 2tik 15era Errusian jokatuko den Munduko Txapelketarako txartel bat egongo da jokoan. Sari potoloa inondik inora. Lau selekzio lehiatuko dira Polonian eta lehen postuan sailkatzen denak bakarrik lortuko du Errusiara joateko txartela. Barixakuan Eslovakiako selekzioaren aurka jokatuko du Espainiakoak (16:00etan), Poloniaren aurka zapatuan (18:00) eta Turkiaren aurka domekan (12:00). Poloniako federazioak zuzenean eskainiko ditu partida guztiak, streaming bidez, honako webgunean.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza