Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 31 Estanis Mugerza athletic eta Asier Diez RealeraClub Deportivo Elgoibarreko bi jokalari gaztetxo fitxatu dituzte Realak eta Athleticek.

Talde zuri-gorriak Estanis Mugerza (Elgoibar, 2009) fitxatu du Athleticeko kadete mailako taldean aritzeko. Talde zuri-urdinak, berriz, Asier Diez (Elgoibar, 2011) fitxatu du Realeko Infantil Txiki mailako taldearekin jokatzeko. Elgoibarko taldetik adierazi dute berri pozgarria eta garrantsitzua dela klubarentzat, harro egotekoa, eta Bilbon zein Donostian hasiko duten ibilbidean zorterik onena opatu diete bi jokalari gaztetxo horiei.

Estanis Mugerza 14 urtez azpikoen Euskadiko selekziorekin jokatzeko ere deitu izan dute, eta Realaren deia ere jaso zuen iaz, International Carnaval Cup txapelketa jokatzeko, azkenean Athleticen eskaintza onartzea erabaki badu ere.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza