Urpekaritza bataioa egingo dute zapatuan

Barren.eus 2023ko mai. 31a, 13:47

Urbizi urpekarien Elgoibarko elkarteak eta Udalak hasiberrientzako urpekaritza bataioa antolatu dute zapaturako, ekainaren 3rako.

Olaizagako igerilekuan egingo dute, 9:30etik 12:00etara. Urpekaritza modu errazean eta arriskurik gabe erakustea da Urbizik antolatutako jardueraren helburua. Kiroldegiko bazkideek ez dute ordaindu beharrik izango, baina bazkide ez direnek igerilekuan sartzeko sarrera ordaindu beharko dute.

Izena emateko telefono zenbakia: 619 423 073