Neurri eta Salento Gelati taldeak Kopako txapeldun, eta finalerako salkatu da Gaurve

Barren.eus 2023ko mai. 31a, 11:32

Irabazitako garaikurrak gordetzeko bitrina edo beira-arasa handitzeko beharra izango du aurki Sanlok. Gipuzkoako Kopa txapelketa bat baino gehiago irabazteko aukerak zituzten Sanloko taldeek, eta zituzten hiru aukeretatik bi baliatu dituzte joan den asteburuan.

Jubenil emakumezkoen Cimde Elgoibar taldea izan zen Gipuzkoako Kopa irabazten aurrenekoa denboraldi honetan. Joan den asteburuan beste bi kopa irabazi dituzte Sanloko taldeek. Batetik, kadete nesken Neurri taldeak 29-20 irabazi zion Bera Berari, eta titulua lortu dute. Bestetik, Salento Gelati taldeak ere irabazi du Gipuzkoako Kopa. Azken jardunaldian 33-28 irabazi zion Aiala Zarautz taldeari. Infantil nesken Tecnifuelle taldeak ere jokatu du Kopako finala, baina 19-18 galdu zuten Saieko taldearen aurka jokatutako neurketa.

Senior emakumezkoen Gaurve Asesores taldeak ere izango du Gipuzkoako Kopa irabazteko aukera, Bera Bera taldearen aurka Olaizagan jokatutako partida 22na berdindu ostean, finalerako sailkatu baitira. Lezon jokatuko dute finala, zapatuan, 19:30ean, eta Eibar Eskubaloia taldea izango dute aurkari.

2023 05 31 neurri elgoibar sanlo eskubaloia jopa txap irabazle

2023 05 31 salento gelati elgoibar sanlo eskubaloia

2023 05 31 neurri eskubaloia sanlo elgoibar