Azken urteetan moduan, Morkaikoren Raid Taldeak antolatzen duen kirol proban bi modalitatetan parte hartzeko aukera izango da, Abentura eta Familia raidetan. Lehena bikoteka osatu beharko da eta zazpi orduko muga izango dute parte hartzaileek proba bukatzeko. Familia Raida, aldiz, bi eta bost pertsona arteko taldetan jokatuko dute (horietatik bat, gutxienez, adinez nagusikoa), eta proba bereziak osatu beharko dituzte bidean, slacklinea edo orientazio jokoak, besteak beste. Raid bat orientazio proba bat da, eta helburua, mapa batean markatutako puntu gehienetatik pasatzea da, probak irauten duen bitartean. Dena dela, bakoitzaren ahalmenaren arabera proba moldatzeko aukera egongo da.
Abentura raidak, mendi bizikletan egin beharreko bi zati izango ditu, eta oinez egin beharreko beste bi ibilbide ere edukiko ditu eukiko ditu aurten. Ohikoa den moduan, proba bereziak ere prestatuko dituzte antolatzaileek, eta ezusteko "polit" batzuk ere prest dituztela iragarri dute.
- Informazio gehiago eta izen emateak, ondorengo web orrian: https://debabarrenaraid.wordpress.com/
Iaz, ia 200 lagunek hartu zuten parte Debabarreneko raidaren seigarren edizioan. Hona iazko argazki batzuek: