Martin Hernandez txapeldunorde pista estaliko Espainiako atletismo Txapelketan

Barren.eus 2016ko mar. 14a, 14:08

Martin Hernandez Beitia saltakariak zilarrezko domina eskuratu du 600 metroko lasterketan, joan den asteburuan Oviedon jokatu dituzten pista estaliko Espainiako atletismo txapelketan, kadete mailan. Helmugako argazkiak erabaki zuen irabazlea, segundo-ehunen bateko aldea atera baitzion irabazleak bigarrengoari. (bideoa dauka)

Gazte mailako pista estaliko 29. Espainiako atletismo txapelketa jokatu dute, joan den asteburuan, Oviedon. Mintxeta Atletismo Taldeko Martin Hernandez antxitxikariak 600 metroko proban hartu zuen parte, eta gutxi, oso gutxi falta izan zitzaion urrezko domina eskuratzeko.

Finalerdietan hiru serie jokatu zituzten. Elvin Josue Canalesek irabazi zuen aurrenekoa, Martin Hernadezek bigarrena eta Antonio Carlos Fernandezek hirugarrena. Martin Hernandezek egin zuen hiruretan denbora onena (1:26.4) finalerdietako serietan. Finalean zortzi atleta lehiatu ziren, eta aipaturiko hiru saltakariak izan ziren azkarrenak. Amaiera estu baten ostean, Coria atletismo taldeko Antonio Carlos Fernandez andaluziarrak irabazi zuen urrea, 1:25.19ko denborarekin. Martin Hernandezek egin zuen bigarren, 1:25.20ko denborarekin, irabazleak baino segundo-ehunen bat gehiago, alegia. GEIEI Gironi taldeko Elvin Josue Canales sailkatu zen hirugarren postuan (1:26.85). (Txapelketako emaitzak -PDF-

Atletico Gijones Fumeru taldekoek Youtubera igotako honako bideoan osorik ikus daiteke finala, eta emozioz beteriko amaiera:

Beheko argazkian ikus daitekeen moduan, Martin Hernandez ez zen bakarrik joan Oviedora, senide eta zaleen babesa jaso baitzuen. 

Martin Hernandezek 15 urte dauzka, eta emaitza oso onak lortu ditu kadete mailan egingo duen azken denboraldian. Gipuzkoako eta Euskadiko kros txapelketak irabazi zituen eta 16. postua eskuratu zuen Espainiako kros txapelketan. Pista estalian, berriz, Euskadiko txapelketa irabazi zuen 600 metroko proban. Edonola ere, aire libreko pista denboraldia lehiatzea izango da bere helburu nagusia uda partean.

2016 03 14 martin hernandez oviedo afizioagaz

2016 03 17 martin hernandez finala finish