10 urteko Ander Unamuno izan zen izarra Elgetako jaurtialdian

Barren.eus 2023ko mai. 24a, 11:19

Gipuzkoako 52. hiru txirlo bola joko txapelketa aurrera doa eta txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu zuten, zapatuan, Elgetako bolatokian.

Asola Berriko Sergio Rogrigezek jo zituen txirlo gehien; zazpi. Jarraian sailkatu zen San Andresko Iker Arizmendiarrieta (6 txirlo) eta Asola Berriko Juan Luis Rodirgez (6 txirlo). Aitarengandik datorkio afizioa Ander Unamuno bergarar gazteari eta ondo aritu zen zapatuan Elgetan; izan ere, bost txirlo jo eta laugarren sailkatu zen eguneko jaurtialdian. Ez da marka makala 10 urteko mutiko batentzako, are gehiago 65 parte hartzaile lehiatu zirela kontuan izanda, bola jokoan eskarmentu handikoak denak. 

Bolariek Lasturren jokatuko dute hurrengo jardunaldia zapatuan, hilak 27. eta Elgoibarren hurrengoa, ekainaren 3an, Aistiako bolatokian.


 • Txapelketako izenak

Gaur gaurkoz eta bederatzi jardunaldi jokatu ostean:

  • Txapelketa indibiduala gizonetan: Pedro Gomez (Asola Berri).
  • Txapelketa indibiduala emakumeetan: Isana Gorosabel (UDA).
  • Edadekoak: Pedro Gomez (Asola Berri).
  • Infantilak: Josu Urkia.
  • Benjaminak: Ander Unamuno (Asola Berri).
  • Bikoteka: Ander Odiaga eta Oier Azurmendi (San Andres).
  • Taldeka: Asola Berri A.

2023 05 24 bolo jokoa hiru txirlo elgeta jaurtiketa

2023 05 24 bolo jokoa hiru txirlo elgeta saribanaketa

Argazkiak: antolatzaileek lagatakoak.