Uxue Etxeberriak zilarrezko bi domina eskuratu ditu Gipuzkoako gimnastika erritmiko txapelketan

Barren.eus 2023ko mai. 23a, 13:51

Amateurren Gipuzkoako gimnastika erritmiko txapelketa jokatu zuten Azpeitian, joan den zapatuan.

Balleta, gimnasia eta dantza uztartzen dituen gimnastika erritmikoko txapelketak hartu zituen Azpeitiko kiroldegiak, joan den asteburuan. Zapatuan, Gipuzkoako Amateur Txapelketa, eta domekan, Banakako Euskadiko Txapelketa.

Ipuruako gimnastika erritmiko taldeak ordezkaritza zabala eduki zuen amateurren Gipuzkoako txapelketan, eta horietako bat izan zen Uxue Etxeberria Zabalo elgoibartarra. Ipuruako taldeak makina bat domina lortu zituen taldeka zein banakako modalitatean, eta Etxeberriak ere zilarrezko bi domina leporatu zituen. Senior B mailako bakarkako saioan txapeldunorde izan zen, pilotarekin egin zuen saioagatik. Bikotekako lehian ere bigarren postua eskuratu zuen Nidia Olasolorekin bikotea osatuz. Pilotarekin aritu zen Etxeberria eta zintarein Olasolo. Gipuzkoako txapelketan sailkatzea lortu dutenek Euskadiko txapelketan lehiatuko dira maiatzaren 28an, Leioan.

Azpeitian asteburuan jokatu dituzten bi txapelketetako irudiak uztarria.eus webgunean ikus ditzakezue.

2023 05 20 gimnastika erritmiko etxeberria olasolo bigarren Gipuzkoa txap azpeitia ipurua