Kadete nesken taldea Ohorezko Mailara igo da

Barren.eus 2023ko mai. 17a, 11:32

C.D. Elgoibarreko kadete nesken taldeak ere mailaz igotzea lortu du, seniorren taldeak orain gutxi lotu zuen moduan. Seniorrek, hain justu, zapatu honetan jokatuko dute finala, Orion, eta taldea animatzera joateko autobusa antolatu du klubak.

Liga erregularrean euren multzoko lehen postuan sailkatu zen C.D. Elgoibarreko kadete mailako nesken taldea, jokatutako hamabi partidetatik 11 irabazi eta bakarra berdinduta. Igoera fasean ere bide beretik jarraitu dute, eta txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan bigarren postuan daude 31 punturekin, lehen postuan dagoen Intaxurdirekin berdinduta. Elgoibarko taldeak bost puntuko aldea du sailkapenean hirugarren sailkatua den Debako Hamaikak Bat taldearekiko, eta hortaz, zirtatuta dute mailaz igotzea. Hurrengo denboraldian Ohorezko Mailan lehiatuko dira. Azken jardunaldian, domekan, Euskaldunaren aurka jokatuko dute Mintxetan.

 • Finalera joateko autobusa
Senior emakumezkoen taldeak duela pare bat aste lortu zuen mailaz igotzea, baina denboraldi onetako talde txapelduna erabakitzeko finala jokatzea falta zaie denboraldiari amaiera emateko. Hernani taldea izango dute aurkari Orion jokatuko duten finalean, zapatuan, maiatzaren 20an, 18:30ean. C.D. Elgoibarrek gainera, tldea animatzera joan nahi dutenentzako autobusa antolatu du. Izen emateak 675 706 723 telefono zenbakian egin behar dira, ostegunera bitartean. Zale bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu, autobusean bertan. Autobusaren irteera ordua aurrerago zehaztuko dute.