Urbizi elkarteak Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak antolatu ditu astebururako

Barren.eus 2016ko mar. 10a, 09:03

Barixakutik domekara bitartean egingo dituzte III. Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak, Olaizaga kiroldegian (egitaraua dauka). 

Urbizi urpekarien Elgoibarko elkarteak Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak antolatu ditu, hirugarren urtez jarraian, martxoaren 11tik 13ra bitartean. Ekintza guztiak Olaizaga kiroldegian izango dira.

Hasteko, barixakuan, argazki erakusketa inauguratuko dute, 17:00etan. Gero, 18:00etan, Kantauri Garbia Elkartea aurkeztuko dute. 

Zapatuan, berriz, urpeko argazkilaritzari buruzko hitzaldia eskainiko du Urbizi elkarteko kide Miguel Castrok elgoibartarrak. 18:00etan izango da hori. 

•Urpekaritza bataioak domekan

Azken egunerako urpekaritza bataioak antolatu dituzte hasiberrientzat. Olaizagako igerilekuan egingo dituzte eta doakoak izango dira. Urpekaritzan bataiatu nahi dutenek, baina, izena eman behar dute aurrez, honako e-posta helbidera idatzita: urbizi@hotmail.com 

2016 03 01 urbizi zikloa kartela